• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for abuztua, 2000

    Tximeletak sabelean…


    2000 - 08.01

    Tximeletak, mitxeletak, pinpilinpauxak, txilipitainak,
    tximirrikak, pinpirinak, mitxirrikak, txiribiriak,
    altxabiliak, eskabiak, bitxilotak, ingumak, marisorginak…
    intsektu koloretsu, hegalari, urduri eta maitagarriak.

    Beharbada beraien geldi ezin egonagatik erabiltzen dugu “tximeletak sentitzen ditut sabelean” esaldia. Nork erabili ote zuen lehenengo aldiz? Nori otu zitzaion? Hori ez dakit eta tamalez, ez dakit sekula jakin ahal izango dudan ere. Hori jakiteko kuriositatea badut, baina erantzuna aurkitzea zaila iruditzen zait, ezinezkoa ez bada…

    Ez dut jakingo nork erabili zuen lehenengo aldiz, baina ni bizi naizen artean ez dela desagertuko ziur dakit!

    Izan ere, tximeletak sabelean hegaka sarri izaten ditut nik,
    oporrak hartu aurreko bezperetan,
    kurtso berria hasi aurreko egunean,
    Gazteizera edo edonora joateko autobusa hartu behar dudanetan,
    etsaminen emaitzak oraindik ez dakizkidanean,
    herriko festen aurreko egunetan,
    leku ezezagun batera joan behar dudanean,
    telefono dei baten zain nagoen momentuetan,
    norbaitekin geldituta nagoenean,
    eta  askoz ere tximeleta gehiago sentitzen ditut
    klaseak hasi aurreko egunean
    zurekin autobusean leku ezezagun batera joateko
    geratzeko deitu behar didazunean!


    Tresna-barrara saltatu