• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for iraila, 2006

    kupela


    2006 - 09.13

    KUPELA

    EPELDE ETA LARRAÑAGA

     

    Gertakizun polit bat behin Asturiasen,

    Eztakit guztiekin gogorako naizen,

    Lagun bat eta biok andreekin zuzen,

    Sagardotegi baten afaria baitzen,

    Plumero dotoriak ikusi giñuzen.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

     

    Talde bat osatu zen mutil da neskatxa,

    Festan pasa nahi zuten gurekin arratsa,

    Tragotikan tragora a ze nolako martxa,

    Sagardoan daukate afizio latza,

    Gehiegi eran genuen hori zen akatsa.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

    Herrial de denetan ohiturak badira,

    Esneakin joan ziren sagardotegira,

    Handik basoka bana, ohituran neurrira,

    Gero sagardoari txotxetikan tira,

    Parrez egon nintzaien albotik begira.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

     

    Denen esne tragoa ohitura bezala,

    Esan nien ez al zen edari makala,

    Sagardoa hobeto asentatzen zala,

    Nahiz ta gero alboan ez zen izan hala,

    Hiru ordu baño lehen egin zuen txahala.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

     

    Leku berrirantz-eta joan giñen pozak,

    Festarako geratu mutil aproposak,

    Geureak aitortzeko zertan egon lotsak,

    Sarri ireki ziren ziri edo zotzak,

    Bapo kendu giñuzen hanketako hotzak.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

     

    Umorez jarri ginen ondorenean zer?

    Erderaz bertsoetan “lo que hace el beber”,

    Inguruko jendeak parrez egin zun leher,

    Erretiratu ginen emazteei esker,

    Txispatu giñen baño ez zen pasa ezer

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.

     

    Kupela, kupela, sagardoen hotela,

    Kupela, kupela, bete zaigu sabela. (3)


    Tresna-barrara saltatu