• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for azaroa, 2006

    EPERRAK BADITÜZÜ (eLi Ta PaUlI eSkAiNiA, jEjE)


    2006 - 11.05

     

    EPERRAK BADITÜZÜ

    1
    Eperrak baditüzü bere bi hegalak,
    bai eta bürü gaini, kokarda eijer bat.
    Zük ere baldin bazünü gaztetasün eijer bat,
    neskatilen gogatzeko bilho hori pulit bat.

    2
    Amorosak behar lüke, izan lotsagabe,
    gaiaz ebiltia ezin izan herabe.
    Egünaz ebiltia desohore leike
    txoriak ere oro, haier so dirade.

    3
    Ebili izan nüzü gaüaz eta beti,
    heia! atzemanen nianez lili eijer hori.
    Azkenian atzaman düt oi bena tristeki,
    lümarik eijerrena beitzaio erori.

    4
    Mündüan ez da nihur penarik gabe bizi
    nik ere badüt aski hoitan segurki
    nik desiratzen nizün ezkuntzia zürekin
    bena ene aitak eztü entzun nahi hori.

    5
    Zure aitak zer lüke eni erraiteko
    ala enitzaio aski haren ofizioko
    ala zü soberaxe zitzaio enetako,
    printzerik ez ahal da orai zuenganako.

     

    ez goaz lanera (eskerrik asko irati!!!)


    2006 - 11.05
    Astelehena,
    jai ondoko alperra,
    lanik ez egiteko,
    ez goaz lanera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Asteartea,
    euria goitik behera,
    bustiko ez bagara,
    ez goaz lanera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Asteazkena,
    osabaren ezkontza,
    berak nahi baldin badu,
    ez goaz lanera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Osteguna,
    amonaren eguna,
    hori ospatutzeko,
    ez goaz lanera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Ostirala,
    haginetako mina,
    aspirina hartuta,
    bagoaz ohera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Larunbata,
    egun erdiko lana,
    egun erditxogatik,
    ez goaz lanera,
    ez goaz lanera, (lau)
     
    Igandea,
    lantegiak itxita,
    lana egin nahi baina,
    ezin joan lanera,
    ez goaz lanera, (lau)


    Tresna-barrara saltatu