• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for abendua, 2006

    sufrimendua eta laguntza


    2006 - 12.31

    Hamabi urte bete berri zituen ikastetxez aldatu behar izan zuenean. Etapa berri bat hasi behar izan zuen, beste herri batean, ezagutzen ez zituen gazteen artean. Isila zen, lotsatia, lagunak egitea zail zitzaion eta gelakideek ez zioten ezer erraztarazten. Komentario itsusi eta ezatseginak egunero-egunero zituen entzungai. Ez zen ausartzen ezer egiten, koldarregia zen ezer lortzeko. Etxera heldu bezain laster ohean etzaten zen, negar eta negar aritzen zen burkoa blai-blai eginda utzi arte. Ez zuen ahizpa edo anaiarik eta gurasoekin ez zuen harreman onik, eztabaidak eta arazoak, besterik ez.

    Etxean bakarrik zegoen batean, zerbait entzun zuen eta negar egiteari utzi zion, ate-hotsa iruditu zitzaion. Atera joan eta atepetik pasatako eskutitz bat aurkitu zuen. Zerbait behar baldin baduzu pareko atean naukazu. Ane. Ez zion jaramonik egin mezuari.

    Hurrengo eguna, aurrekoak bezala, jasanezina egin zitzaion eta kaxa batean gordeta zuen aurreko eguneko gutuna berriro irakurri eta etxetik irten zen. Etxe pareko atearen aurrean jarri zen txirrina jo-ez jo zalantza buruan bueltaka zuela. Jo aurretik ireki zion atea hamazortzi urte inguruko neskatxa batek. Atsegina zirudien. Sartu, sartu, ez izan beldurrik. Duda-mudatan geratu zen umea, baina azkenean, sartzea erabaki zuen.

    Etxe atsegina zen. Zerbait nahi al duzu, Itziar? Esan zion Anek. Nola daki honek nire izena? pentsatu zuen. Ez eskerrik asko erantzun zion. Arratsalde hura ahaztezina izan zen. Itziarrek lagun bat egin zuen herri madarikatu hartan.

    Egunak joan ahala, lagun onak egin ziren eta Itziarrek bere arazoa kontatu zion lagun berriari. Anek berari antzeko zerbait gertatu zitzaiola aitortu zion eta berak gurasoei eta tutoreari kontatu ziela. Agian, bere kasuan ere gauza bera egitea izango litzatekeela onena esan zion.

    Etxera itzuli eta bere logelan etzan zen, ez zekien zer egin. Zalantzaz beterik zuen burua eta gai hari bueltak emanez loak hartu zuen.

    Hurrengo goizean, amarekin gosaltzen ari zela, arraro samar sumatu zuela esan zion eta Itziarrek aukera aprobetxatuz gertatu zitzaiona azaldu zion. Anek emandako aholkua zein izan zen ere kontatu zion. Amak behingoagatik sinetsi egin zion eta auzokidearen aholkuari jarraitzeko esan. Egun hartan biak joan ziren ikastetxera. Amak tutorearekin hitz egin eta honek arazoa konpontzen saiatuko zela erantzun zion.

    Egun batzuen buruan, egoera hobetzen hasi zen…


    Hau asmatutakoa da, baina horrelakoak, zoritxarrez, sarri gertatzen dira eta ez dira beti ondo amaitzen…

    klaseko bi gernikarrei eskeinia, jeje :)


    2006 - 12.08

       GeRnIkAkO  aRbOlA 

    Gernikako Arbola da bedeinkatua,
    euskaldunen artean guztiz maitatua.
    Eman ta zabal zazu munduan frutua,
    adoratzen zaiturutua,
    adoratzen zaitugu, arbola santua.

     

     

    Mila urte inguru da esaten dutela,
    Jainkoak jarri zuela Gernikako Arbola.
    Zaude, bada, zutikan orain ta denbora,
    eroritzen bazera, arras galdu gera.

     

     

    Ez zera eroriko, Arbola maitea,
    baldin portatzen bada, Bizkaiko Juntea.
    Laurok hartuko degu zurekin partea
    pakean bizi dedin euskaldun jendea.

     

    Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko
    jarri daitezen danok laster belauniko.
    Eta bihotzetikan eskatu ezkero,
    Arbola biziko da orain eta gero.

    Arbola botatzea dutela pentsatu,
    Euskal Herri guztian danok badakigu.
    Ea, bada, jendea, denbora orain degu,
    erori gabetanik eduki behar degu.
    Beti egongo zera udaberrikoa,
    lore aintzinetako mantxa gabekoa.
    Erruki zaitez, bada, bihotz gurekoa,
    denbora galdu gabe, emanik frutua.
    Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko,
    eta bihotzetikan Jaunari eskatzeko.
    Gerrarik nahi ez degu, pakea betiko,
    gure lege zuzenak hemen maitatzeko.

    Erregutu diogun Jaungoiko jaunari
    pakea emateko orain eta beti,
    bai eta indarra ere zerorren lurrari,
    eta bendizioa Euskal Herriari.

    Tresna-barrara saltatu