• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for martxoa, 2007

    Haur hizkera


    2007 - 03.30

    Azpeitiako haur euskara

    EKINTZAK

    Apapa: Kanpora

    Apatxo: Eseri

    Tapa-tapa: Oinez

    Api/aupi: Lepoan hartu

    Tato: Jaitsi, salto

    Punba: Erori

    Mañak egin: Negar egin

    Ñañan: Jan

    Lolo: Lo egin

    Bapo: Nahikoa, aski

    Pipi: Txiza

    Kiski-kaska: Ilea moztu

    Pisss: Txizaren hotsa

    Kaka: Kaka

    Aaag: Usain txarra

    Isss: Isiltzeko

    Mua: Musu eman

    Pa eman: Musu eman

    Tas-tas: Ipurdikoa eman

    Plast eman: Zaplastekoa, belarrondokoa

    Pupua: Mina, zauria.

    Plisti-plasta: Uretan ibili, bainatu

    Tuju-tuju: Eztula

    Dar-dar: Ikara

    Txalo-txalo: Txaloa jo

    Dinbi-danba: Kolpeka

    Fu-fu: Beroa, sua

    Kos-kos: Atea jo

    Dan-dan: Atea ozenki jo

    Trakatan-trakatan: Zaldizka

    Arre-arre: Bizkarrean, astoa

    Kili-kili: Kilimak egin

    Blastaie: Belarrondokoa

    Zizta: Zulatu

    Txista: Zuloan sartu

    Txirrist: Irrista egin

    Plost: Putzuan sartu

    Kas-kas: Kaskarrekoa

    Kanka: Kaskarrekoa

    Atxis: Doministiku

    Tarrat: Jantziak puskatu

    Zurrut: Edan

    Trink/drink: Irentsi

    Purrut: Puzkarra

    Krak: Hautsi

    Ku-ku: Ezkutatu

    Txis-pun: Itxaferoak, suziriak

    GORPUTZ ATALAK

    Kikak: Hortzak

    Titia: Bularra

    Pitito: Zakila

    JANARIAK

    Txitxia: Haragia, okela

    Mama: Ura

    Kokolo: Txokolatea

    Mamelo: Karamelo

    TRESNAK

    Po-po: Bozina, kotxea

    Taka-taka: Ibilgailua

    Txin-txin: Dirua

    Burrun-burrun: Trumoia, motorra

    Pun-pun: Tiroa, eskopeta

    Din-dan: Kolunpioa

    Bota-bota: Pilota, baloia

    Petete: Txupetea

    Tik-tak: Erlojua

    Dilin-dalan: Kanpaia

    Tilin-tolon: Zintzaria

    Tirrin-tirrin:Tinbrea

    ANIMALIAK

    Kli-klo: Zapoak

    Krua-krua: Sakela

    Kir-kir: Kirkila

    Mumua: Behia, abere handia

    Aida-aida: Idiak, uztarriko behiak

    Mamua: Fantasma

    Muuu: Behi orroa

    Bee: Ardia

    Uau-uau: Txakurra

    Miau: Katua

    Pio-pio:Txoria

    Kua-kua: Ahatea

    Arre-arre: Astoa

    Trakatan-trakatan: Zaldia

    Kukurruku: Oilarra

    Ku-ku: Kukua

    PERTSONAK

    Ninia: Haurra

    Aitte: Aita

    Aittette: Aitona

    Amama: Amona

    Gixona: Pertsona ezezaguna

    ITURRIA: http://www.uztarria.com/euskara/doku/11/

    AXULAR


    2007 - 03.29

    GERO

    HASTEN DA GEROTIK GERORA DABILLANAZ, EGITEN DEN LIBURUAREN LEHEN PARTEA

    NOLA BERTZEAK BERTZE DIRELA, ALFERKERIATIK

    IHES EGITEAGATIK ERE BEHAR DEN

    TRABAILLATU

    LEHENBIZIKO KAPITULUA

     

    12 Gure Iaungoikoak, munduko bertze gauza guztien ondoan, gizona bera, bere gainki, bere imajinara eta idurira, bat ere bekhaturik eta bekhaturen kutsurik ere gabe, anhitz donu, dohain, eta abantail suertez dotaturik, egin zuenean, ibeni zuen berehala, lurrak zuen parterik, eta aurkientzarik hoberenean, lurreko parabisuan, lekhu plazerez bethean. Eta manatu zuen lant zezala, labora zezala, eta begira ongi parabisu hura. Posuit eum in paradiso voluptatis, ut operaretur, et custodiret illum (Gen. 2).

    (…)

    Eibarko euskara zaharra


    2007 - 03.29

    Klasikoen gordailutik ateratako testu-zatia:

    Eibarko udal-ordenantzak hauteskundeez

    (c. 1754)

    Ordenanza Municipalac Eusqueras, Elecinuetaraco

            1.- Jaunac, en resumidas cuenttas, onec esan gura dabena da, ze estteila izan inorbere atrebiduba, da adelantauba, elejizera, Alcateric personaric, seiña baitta espada persona onrrauba, Idalgua Aberaza, da Erraizac daucasana, da guison Abonauba da oficio Charric esttaucana, baita bere estteila izan oficialic edo oficialeric soldau danic, Erregue maggesttariaren errejimenttuban serbizen dabenic estta bere Idacortten da escribizen esttaquichanic, eta bardin Jottenbadau, alacoric, izango dabela, vimilla marabidiren multia, da Jaquinda egondella.

            2.- Baitta bere errico alcatiac esttaichala permitudu eguittia execucinoric bere flogedades Dattozanian Juezac Campoetatic, inor arzera bere Jurisdiccinuan, ó pezquisa eguitera edocem bere persona, ya Cedulequin, ó probisinuequin segatic lelengo biardabe izan insttrumenttubones exhaminaubas, Juntan, ó Dipputtacinuan, da emonbiar Jaquiela, uso correspondizen dan legues, da Aguinzendanlegues bigarren Leguiac Provinciaco Fueruac, seina baitta esatten daben legues ttittulo ogetta bat garrenac.

            3.- Baitta bere Alcate Ordinarichua Errigustietacuac Escribauric ilttendanian eguinbiardabela, Alcatte Jaunac, Imbentaricho barricha, Numerichan Dagozan erregistruena, gustiena, da Papel sueltto gusttichena, Escribauba Ylorduco baldin numerala bada, etta imbenttarichuau, acabau deinian beriala, da demporaric galdubaga, Alcatte Jaunac, bialdu daichala ttesttimonio bat Diputacinora, da baldin eguiten espadau izango dabela multtia, Alcatte Jaunac, da erregidore Jaunac, berroguetta amarna ducat bacochac.

            4.- Baitabere Electtoriei oz eguiten deuzenei Eleccinuetaraco Alcatte Jaunac Elecinua eguiteco, edo nombramenttua Alcatiac, Errejidoriac, sindicubac eta bestte errico empleo gustiac urtebarritic aurrera, yzanbiacodabenac, eguiten badabe Elecino Charric, eta onec izatten badabe, quiebraric, edo Jatten baditube errico errenttac, Electtoriac, eurac Yzanbiacodabela fichadore, da Abonadore, da pagau izan biaco dabe la aren faltta gustichac Zergaitterren, Errichac esttabela biar perjuicioric, es quiebraric da esttabela Pagauco, electtoriaren Culparic, berac baiño da Conttuban egonditiala.

            5.- Baitta bere Justticia, errejimenttu gusticha egon deella Conttuban da cuidado eguindaichela, baita procedidu bere Jitanuen bagamunduen, da pecattu Publicuan dabilzanac Jangoicuan bildurbaga, Baita bere amenzebaubac, izanditiala Castigaubac etta desterraubac.

            6.- Baitta bere Alcatte Jaunac daucala faculttadia moradore gustiac erritic bottazeco, urte bette yrago esquero baldin presenttazen esbajaco bere noblecia, ó Ydalguicha, eguina Provincian usazen daben legues etta lenagotic egonesquero nottificautta edocein bere Alcate Jaunec.

    (…)

    Non: MUJIKA, Serapio: «El vascuence en los archivos municipales de Guipúzcoa», Revista Internacional de Estudios Vascos, 1908, 731-733 or.; MUJIKA, Gregorio: Monografía histórica de Eibar, Irun, Viuda de B. Valverde, 1910, 464 or.; SAN MARTIN, Juan, «Eibar» hitza, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo A, Diccionario Enciclopédico Vasco, Donostia, Auñamendi, X liburukia: Echau-Enti, 1979, 233 or. (hemen grafia gaur egungo erara); EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 407-409 or.; eta IZAGIRRE, Enrike eta besteak: Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia, Eibar, Eibarko Udala, 2000, 44-49 or.

    Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

    Errazago???


    2007 - 03.29

    Erramun Gerrikagoitia delako jaunaren blogean, "Errazago" izenburua duen testuan, aurki dezakegu ondokoa: 

     Titularrak dio (Berria egunkaria):

    • Blair eta Ahernek Ipar Irlandako hauteskundeak martxoaren 7an izango direla baieztatu dute

    edo

    • Blair eta Ahernek …………………….. baieztatu dute

    Errezago:

    • Blair eta Ahernek baieztatu dute Ipar Irlandako hauteskundeak martxoaren 7an izango direla

    edo

    • Blair eta Ahernek baieztatu dute martxoaren 7an izango direla Ipar Irlandako hauteskundeak

    edo

    • Blair eta Ahernek baieztatu dute ze martxoaren 7an izango dira Ipar Irlandako hauteskundeak

    Zergatik ez da hartzen kontuan irakurlea, ez ote da izkiriatzen tzat irakurlea? Zergatik komplikatu mezua redaktaturik zail informativoki? Ba ote du zuzenik irakurleak? Eta euskal irakurlearen zuzenak non dagoz? Nik ezin dut ulertu.

     

    Eta nik diot, berak duen idazteko era nolakoa da? Berak gomendatzen duena zuzena al da? Horrela idazten eta hitz egiten hasiz gero, zer gertatuko zaio euskarari???Irakurleak erraz uler al dezake eman nahi den mezua???

    Zentzuzkoa al da euskarazkoak omen diren testuak ulertzeko gaztelania jakin behar izatea , gastelaniaz pentsatu behar izatea  edo hitzak ulertu ezin izatea?


    Tresna-barrara saltatu