• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for apirila, 2007

    residentziako bik esandakuak


    2007 - 04.28
     
     
    "Hay dos caminos, el de la verdad y el de la felicidad."
     
    "No es cómo se empieza, sino cómo se acaba."
     

    zer esango duten…


    2007 - 04.28
    Bakoitzak bereari begiratzen dion eta zer esango dutenaren beldur diren mundu honetan…

    Jean Barbier, "Supazter xokoan", "Aintzin solasa".


    2007 - 04.16

    Eskual-Herria, Eskualdunak hainitz aiphatuak dira aspaldi huntan; soberaxko behar bada, edo bederen, guk nahi ez bezala.

    Eskualdunak, bethi, ongi ethorri egin dio arrotzari, arrotz hura bere lerroño hartan eta behar den neurriaz barnago sartu gabe agertu zaiolarik.

    Zorigaitzez, orai, arrotz horietarik asko sobera atrebituak ditugu.

    Batzu heldu zauzku, Eskual-Herriaz osoki jabetu beharrez, Eskualdun lurra, pozika pozika iretsi beharrez, Eskualdunak bethi, ta urrunago, mendien oinetaraino beren aintzinean igorri beharrez. Itsas hegitik eta lehen ibar-zelaietaraino, hemen asiki, han klaska, sartzen ari zauzku, Aleman higuina tenore batez Frantzia-ipharrean bezala. Eskualdun laborari etxeak, bat bertzearen ondotik, intzire-karraska batean, lurrerat badoazi, oihanetako haitz handiak erroz gora doazin bezala. Eta, gure bethiko etxe xuri eta nasaien orde, non nahi altxatuak hor ditugu aderailuzko jauregi panpina batzu, behin bethikotz uzkaili alhor, landa eta elge maiteez burlatzen ari direla. Eta, orduan ikusten da, Eskual-Herrian behin ere oraino ikusi ez den gauza bat, nigar-egingarria: alhor hetan higatu Eskualdun umeak, ohilduak, badoazi, batzu, goseak ez hiltzeko mendietarat ihesi; bertzeak, hirietarat, lantegi batzuetan beren osasun ederraren xahutzerat, edo iguzkirik eta airerik gabeko etxe batzuetan, erdi-goserik bizitzerat eta… hiltzerat.

    BAKOITZA


    2007 - 04.07
    Negua zen, egun euritsua, hotza. Gaueko bederatziak ziren, ilun zegoen, oso ilun. Jende gutxi. Nire ondotik pasatzen ziren apurren oin-hotsak ederki entzun nitzakeen. Isiltasuna zen nagusi. Bakoitza bere bidean, inorekin hitz egiteko aukerarik ez. Bakoitza bere mundu txikian. Gogoetan. Bakoitza bere zorigaitzetan, penetan eta arazoetan murgilduta. Inorekin berba egiteko betarik gabe, gogorik gabe…

    Egun tristea.


    2007 - 04.05
    Egun hotza, tristea, iluna, zaila. Banindoan, zu utzi eta banindoan. Nora? Urrutira. Ez genuela berriz elkar ikusiko sentitu nuen. Negar malkoak. Besarkadak. Azkeneko muxuak. Banindoan, atzera so egin eta zure irudia. Banindoan, malkoen epeltasuna masailetan nabarituz eta bihotzean samina sentituz. Banindoan…

    apirilak 2


    2007 - 04.03
     
     
    19 urte…
     
     
     

    Tresna-barrara saltatu