• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for abuztua, 2007

    2007/08/29


    2007 - 08.30

    Eguzkia, ilargia,
    eguna, gaua;
    egunsentia, ilunabarra,
    zeru oskarbia, ortzi lainotsua.
    Poza, tristura,
    maitasuna, gorrotoa,
    barrea, negarra…

    Txanpon beraren alde biak…

    Amorrua…


    2007 - 08.22

    Amorrua ematen dit norbaiti kontatu diodan sekretua lau haizeetara zabaltzeak…

    Sumindu egiten nau baimenik gabe besteek nire gauzetan ibiltzeak,

    nahi ez dudanean, besteek nire gauzak hartzeak,

    atea jo gabe, sustoa emanez, nire gelan sartzeak,

    edo etxean ez nagoela aprobetxatuz, ahizpa nire gauzetan kuxkuxeatzen aritzeak.

    Barrena erretzen dit inolako eskubiderik gabe nire lekua nola hartzen duten ikusteak…

    ilusioa


    2007 - 08.20

    Benetan, gaurkua (abuztuak 19) etxian irakurtzen, aspaldiko pelikulak ikusten, txokolatia txurruekin jaten… edozertan! Baiña etxian pasatzeko modukua izan da…
    DESDELUEGO…

    MMA, kaso ein bihako dizut… Eingo ahal dau egualdi ona! Dedio! Herriko jaixak datoz-ta!

    Amaiur, ez dakit zelan heldu zeran hona, baina eskerrik asko erantzunagatik. Ni ere zurean izan naiz. Politta umetako ametsa edo ilusioa…

    Zoritxarrez, askotan ilusioak hautsi egiten dira…

    http://www.blogak.com/stikstak/ilusioa

    egun tristeak…


    2007 - 08.19

    ………. Barearen ostean omen dator ekaitza ………..

    Egun eguzkitsuen ondoren, egun euritsuak…

    Ostegunera artean, gaurkoa ei da hoberena…

    Etxean sartuta pelikula-maratoia egiteko egun aproposak…

    Oporretan eta udazken-negu giroa…

    Tristura egunak izaten dira askotan honelakoak niretzat…

    Poztasuna kentzen duten horietakoak…

    Inora joateko gogorik gabe uzten nautenak…

    Etxean sartu eta hurrengo egunera arte lehiotik begiratu gabe egoteko modukoak…

    Edo galdutako loa berreskuratzeko modukoak…

    Gure Bilintx…


    2007 - 08.14

    “Loreak udan ihintza bezela,

    maite det dama gazte bat,

    hari hainbeste nahi diotanik

    ez da munduan beste bat;

    inoiz edo behin pasatzen badet

    ikusi gabe aste bat,

    bihotz guztira banatutzen zait

    halako gauza triste bat.

    Neskatxa gazte paregabea,

    apirilleko arrosa,

    izarra bezain airosa;

    oraintxe baiño gustu gehiago

    nik ezin nezake goza:

    zorionean ikusten zaitut,

    nire bihotzak hau poza!”

    INDALEZIO BIZKARRONDO, “BILINTX”

    Amets bat…


    2007 - 08.07

    Bizimodu hau atzean utzi.
    Bizikleta eta motxila hartu.
    Zurekin elkartu.
    Herritik pasatzen den lehenengo trenean sartu
    eta ahalik eta urrutien amaitu…

    Magikoa…

    “Asesinos sin rostro”, Henning Mankel


    2007 - 08.01

    Luego pensó en Mona y en el hombre que la había ido a buscar.

    Y en Linda riendo. El hombre negro a su lado.

    También pensó en sí mismo.

    ” Hay un tiempo para vivir y otro para morir. “

    Después se obligó a salir del coche para empezar con la investigación del crimen.

    ” Que no ocurra nada más “, pensó.

    ” No lo resistiríamos. “

    Eran las tres y cuarto. Empezaba a llover de nuevo.


    Gauzak oker daudenean,

    ezin dutela okerrera egin pentsatu arren,

    tamalez, egin dezakete,

    eta gauzekin batera gure animoek ere norabide bera har dezakete…


    Tresna-barrara saltatu