• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for apirila, 2008

    Ezkil hotsak.


    2008 - 04.10

    Ezkil hotsak entzuten dituzu gutxien espero duzunean…
    eta putzu bat egiten…
    joan denak utzi duen hutsunearen tamainakoa…

    Bueltan.


    2008 - 04.05

    Munichera joateko beldurrez bidaiaren aurreko egunetan, urduri, artega… Hegazkinari zerbait pasako ote zitzaion? Lost-en antzera gertatuko ote zitzaigun?
    Hegazkinean lehenengo aldiz montatu, gaizki pasatu, txorabioa… baina momentu bateko gauza…

    Munichera heldu eta amets baten nengoela iruditu zitzaidan… hizkuntza ezezaguna, koloreetako etxetxoak, lorategi erraldoiak, izugarrizko zerbeza pitxarrak, tabernako musika, elurra…

    Bost egunak primeran pasa eta orduntxe hasi zen amesgaiztoa…
    pena, negarra, amorrua…
    bueltatzerik nahi ez…
    oporrak amaitu ziren
    eta orduntxe hasi zen amesgaiztoa,
    edo errealitatea?


    Tresna-barrara saltatu