• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for abendua, 2008

    argitasun vs. iluntasun


    2008 - 12.20

    Bizitza toki guztietatik zartaturik dagoela dirudi, gune osorik ez du uzten, guztia zirrikituak, etenak, arrakalak… Bitarteetan zehar begiratzen dugu argia aurkituko dugulakoan edo beste aldean gauza hoberen bat egongo delakoan.

    Etenak guztiz apurtzen ahalegintzen gara, zulo argitsu bihurtzeko asmoz, gero eta handiagoa da argia, orduan eta gehiago nahi dugu hori gurea izatea.

    Halako batean gure helburua zena lorpen bihurtzen da eta berriro ere ilunpera igarotzen da, argitasunik ezera…

    argilun

    A egun ilunak.


    2008 - 12.06

    Nora goaz? Nondik gatoz? Zertarako gaude? Zer egin behar dugu? Zer egin nahi dugu?

    Horrelako galderak egiten zizkion bere buruari bere gelako iluntasun eta hoztasunean, ilargiaren argitasunak itzalak sortzen zituen bere gelan. Hauei erreparatuz hainbat galdera zerabilkien bere buruan.

    Zer egiten ari naiz? Bide zuzena hau al da? Hau al da nik nahi dudana, ala besteek nitaz nahi dutena? Zer egingo dut? Beharbada trenari itxaron, trenean sartu eta ez dakit noraino heldu. Beharbada. Pentsatu bai, egin ez. Pentsatzen segi errealitatean gertatzen denari aurre egin ezinik… errazena…

    Horrela zirauen gau eta egun, zer egin jakin gabe, bere bizitzaren zioa zein zen jakin gabe…

    Neguko egun hotz eta ilun batean, etxerantz autobusean zihoala, zentzurik gabeko paisaiari begiratu zion, hutsik sentitu zen, bere bizitzak ez zuen zentzurik, egun bat betetik bereizi ezinik sentitzen zen, berarentzat guztiak ziren berdinak, ez zegoen egun berezirik, jaiegunak eta lanegunak berdin, ez zegoen bereizketarik. A egunak ziren, ez zegoen Z egunik…

    Nora noa? Zertara? Zer egin behar dut bertan? M hirian hobeto nengoke, M, L, R edo P hirian hobeto nengoke bai… Z egunak zeintzuk diren jakingo nuke ziurrenik… bitartean A egunak baino ezin ditut ezagutu… Z egunak zein urrun dauden ta zein ezezagun diren niretzat, ba al dago Z egunak baino ezagutzen ez dituen pertsonarik? Berarekin elkartu eta iritziak elkarbanatuko nituzke eta Z egunak ezagutzen hasiko nintzateke…

    Z egunak noiz iritsiko zain geratu zen. Zain, zain eta zain… Bere hutsunea ezin beterik… Bere egunak eta ingurunekoenak ilundu ziren arte…

    iluntasun


    Tresna-barrara saltatu