Zer egin?

Zer egin ezertarako gogorik ez duzunean?

Zer egin dena beltz ikusten duzunean?

Zer egin burua korapiloz betea duzula eta bihotza kortozirkuitoz beterik dagoela uste duzunean?

Zer egin dena nahasten duzula ikusten duzunean?

Zer egin hankaz gora eta atzeraka zabiltzala uste duzunean?

Zer egin egunez gaua dela uste duzunean eta gaua ere gau dela sentitzen duzunean?

Zer egin eguzki distiratsua eta zeru urdina ikusi ordez, lau horma ilun ikusten dituzunean?

Zer eginā€¦

Begiak itxi eta esna amestu? Paisaia ederra, hots atseginak, inguruan maite dituzun pertsonakā€¦

Bizitza ez da zuria edo beltza. Grisa bai. Momentu batzuetan beltzagoa da gris tonua, beste batzuetan, aldiz, zuriagoa. Zuriagoa egoteko beltzagoa egon behar eta alderantziz. Olatuen mugimenduaren antzekoa da bizitzarena. Gora. Behera. Gora. Behera. Halako batean amaituko dena. Bitartean, daukagunaren alde onak aurkitu behar. Gris tonu ilunari argiagoa aurkitu behar dena beltz ikustea nahi ez baldin badugu.

Eta amestutakoak egi bihurtzen saiatu bizitzaren garra mantentzeko.

itsasoa eta arrokak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude