• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for ekaina, 2009

    Etxera.


    2009 - 06.20

    Itzuli etxera familiaren epeltasunera; ez itzuli garrasien hotza sentitzera.

    Itzuli etxera lagunak gertu sentitzera; ez itzuli bertan ez daudenak faltan sumatzera.

    Urtebete ia elkarrekin, anai arreba edo familia baten antzera. Gurasorik gabe, aske, nahi genuena egiteko aukera. Tristea da, baina horrela behar du izan. Goazen elkarri adio gozo bat egitera. Adiorik ez esango luke baten batek, baina oraingo honetan “gero arte” baino gehiago da. “Laster arte” beharbada, baina nork jakin ez ote den “agur” beldurgarri bat izango…

    Etxera itzuli. Zein da nire benetako etxea? Hamazortzi urtean bizi izan naiz etxe berean, baina hori baino etxeago zait orain utzi behar dudana. Txikitxoa, guretzat nahikoa. Neguan hotza, baina gure berotasunarekin epeldua. Udan beroa, baina gure liskartxoek freskatua.

    Ezezaguna dugu nahiago askotan eta ezaguna alde batera uztea. Hori egindakoan, sarritan gara damutzen. Hala ere, aurrera egin besterik ez zaigu geratzen.

    Horrelako erabaki batengatik nago orain malkoak hala moduz lehortzen. Bihotzean zulotxo bat dut eta horrexek dit min ematen.

    begia eta malkoa


    Tresna-barrara saltatu