• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for iraila, 2009

    Lurtasun-extralurtasun.


    2009 - 09.28

    Momentu zailetan asko eskertzen da ondoan negar egiteko sorbalda bat, aholkuak emango dizkizun aho bat eta entzungo zaituen belarri bat (hobe bi badira) izatea. Azken finean, gorputz eta arima maite zaituen gorputz-arima oso bat izatea ikaragarri eskertzen da, nik behintzat bai eta ez dut uste hori pentsatzen duen bakarra naizenik… beharbada berezia naiz, baina ni bezala, miloika dira bereziak direnak. Gu guztiok, planeta urdin honetan bizi garenok (planeta honetatik at bizi direnei deitzen diegun bezala), lurtar garen neurrian gure extralurtasuna dugula uste dut…

    Horrez gain, tasun hori dugun arren, batzuk hori sentitzen dugulakoan nago, niri behintzat gertatu izan zait, ez dagokidan leku batean banengo bezala… eta benetan esan dezaket, ikaragarri maite dudan pertsona batek hori esan zidan arte, beharbada ez nintzela horretaz benetan ohartu. Bera izan zen hein handi batean hori horrela zela ikusten lagundu zidana, eta beharbada, hori eskertzen diot edo¬† nahiago nuen hori ez balit esan? Egia esan, ez dakit, ni eta nire zalantza malantzak… ni eta nire lurtasun-extralurtasuna…


    Tresna-barrara saltatu