• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for abendua, 2009

    Jakinmina


    2009 - 12.10

    Ez zaitut aspalditik ezagutzen. Ez dut sarri zurekin hitz egiteko aukerarik izaten. Ez dut zurekin denbora askorik pasatzen. Hala ere, txikitatik ezagutzen garela dirudi. Sekretuak beldurrik gabe kontatzen dizkiogu elkarri, betiko lagun izango bagina bezala. Huskeria bat nahikoa da zurekin ondo pasatzeko. Erraz egiten dugu barre elkarrekin. Elkarri adarra jotzea da gure kirolik gustukoena. Gehiago ezagutu nahi zintuzket, jakinminaren garra piztu duzu nigan, eta mesedez, ez ezazu itzali.

    kandela


    Tresna-barrara saltatu