• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for urtarrila, 2010

    Zutabe eta habe.


    2010 - 01.19

    Ikastea nahi ez duen alaba errebeldea, ezez generaziokoa, ez du laguntzen, ez du ikasten, ez du ezer egiten. Bere munduan murgilduta dagoen nerabea, hobeto esan, artista faltsuen munduan murgilduta pozik bizi dena eta errealitatera itzulitakoan, etxetik alde egiteko gogoa datorkiona…

    Ikasketak aurrera ateratzen saiatzen den alaba. Nahiko lukeena baino gutxiago laguntzeko aukera duena. Ematen duena baino ahulagoa dena eta buruan hainbat kortozirkuito dituena…

    Lanik gabe dagoen senarra, mende erdi bete ostean, adin zoroaren garaia pasa ez zaiona. Lanik ez, diru gutxi eta begietatik operatu nahi duena betaurrekoak janzteko baino alperragoa delako…

    Geldi egon ezin den ama, gauzak presaka egin nahi dituena, baina arreta ez jartzearren eta memoria arazoak etorri zaizkiolako lehen erraz egiten zituenak orain nekez egin ditzake alaba ondoan ez badu…

    Etxeko inor baino zentzudunagoa den aita. Burua inork baino argiago duena, euroekin primeran moldatzen dena eta hasarretuz gero, bere begi urdin sarkorren begiradarekin bihotzean min emateko gai dena…

    Gaixotasun baten ondorioz, egunaren gehiena ohean igarotzen duen aitonaren anaia. Osaba. Erizain pribatua behar duena, hartu behar duen pilula karrokada kontrolatuko diona. Logela goiko solairuan egonik, jatekoak eramango dizkion baten bat behar duena eta baita hizketarako lagunen bat ere…

    Sei persona hauen euskarri den emakumea. Merezi lukeena eta behar lukeena jasotzen ez dituena. Alaba gaztea bide onetik eramaten saiatzen delako, alaba nagusiari urrea balio duten aholkuak ematen dizkiolako. Senarra zentzudunago izan dadin saiatzen delako nahiz eta behin okertutako zuhaitza zuzentzea zaila izan. Ama hain urduri egon ez dadin etxean behar lukeena baino denbora gehiago pasatzen duelako. Aita gaixotzen denean, zaintzeko ardura hartzen duelako. Osabaren erizain eta mintzalaguna delako.

    Laburbilduz, etxearen habe eta zutabe delako, eskerrik asko bihotz-bihotzez eta eman duzun guztiagatik noizbait zerbait (merezi duzunaren hamarrena baino ez bada ere) jasoko ahal duzu!

    zutabea

    D I S T A N T Z I A . . .


    2010 - 01.01

    D i s t a n t z i a . . .

    Batzuetan nekagarri, besteetan mesedegarri…

    Nahi ez duzuna beti izango duzu aldamenean. Desio duzuna, aldiz, urruti, oso urruti.

    Badakigu askotan distantzia zerbait subjektiboa dela eta urruti dagoena gerturatu dezakegula ahaleginduz gero, behintzat.

    Esfortzu hori atseginez egiten da maitasunari esker. Baina zenbat irauten dugu horrela? Gainera, ahaleginak egiten dituena bakarra baldin bada, nekatu, aspertu, agortu egin daiteke, eta hori gertatzean, garai batean egon zitekeen magia desagertu.

    Hala ere, zerbait edo norbai ahazteko biderik errazena distantzia bera da. Nork ez du pentsatu gauza guztiak utzi, beharrezkoa dena motxila batean sartu eta urruti, oso urruti, joatea? Garai txarretan batez ere. Malko garaietan, guztia aldrebestuta dagoen garaietan…

    Batzuetan mesedegarri, besteetan nekagarri…

    D i s t a n t z i a . . .


    Tresna-barrara saltatu