• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for otsaila, 2010

    Loreak goragokoa nahi…


    2010 - 02.21

    Asko dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat. Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik. Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona.

    Egun batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin.

    Hala ere, bien artean dena ez zen kotoizkoa. Arantzak sortzen hasi ziren. Printzea deabru bilakatu zen, negarra eta malkoa zen azkenaldian Lorearen munduan.

    Inguruko erle, txori eta loreek ahal zutena egiten zuten Loreak umorea aldatzeko eta beti bezain irribarretsu egoteko. Baina ez zuten lortzen… Baina ez zuten etsi, eta azkenean, Loreak bere ikusmoldea aldatu, eta beti bezain kementsu, aurrera egitea lortu zuen.

    Baina Lorea bakarti sentitzen zen eta konplizearen hutsunea sentitu zuen. Orduan, semaforoa ezagutu zuen. Harekin orduak eta orduak pasatzen zituen kontu-kontari. Zorionean eta atsekabean ziren lagun, baina Loreak ez zuen hori bakarrik nahi, guztia elkarbanatu nahi zuen berarekin. Baina bere ametsa ekaitz batek zapuztu zuen, semaforoaren argia ekaitz batek eraman baitzuen.

    Lorea berriro ere triste zegoen, goibel, berarena izan zitekeen argia beste baten eskuetan zegoelako. Lehen urruti zegoen argia, orain are urrunago zegoela sentitzen zuen. Baina oraingo honetan ere, aurrera egin zuen inguruko erle, txori eta loreei esker.

    Aurrera darrai, halakoren batean berarentzako egokia den baten bat aurkituko duelakoan. Bera bezalako loretxo bat bilatu beharko du dena ondo joan dakion, baina antza denez, loretxoek ez dute loretxorik nahi, gorako zerbait bilatzen dute…

    San Juan loreak

    Erabakiak.


    2010 - 02.02

    Zenbat aldiz entzun dugu “egiozu kasu bihotzari” edo “egiozu kasu buruari”? Zenbat aldiz egin diogu kasu hori esan digunari? Zenbatetan hartu dugu erabaki egokia?

    Ez dakit erantzuna, baina badakit erabaki bat hartzen dugunean, sarritan, damutu egiten garela nahiz eta zuzenena izan.

    trenbidea

    Bi pertsonen arteko harremana hoztu egin da, maitasuna bada oraindik, bikotekidea etorkizunerako onena izango ote da? Auskalo. Maite nau? Baietz dio hitzekin, eta askotan, ekintzekin ere erakusten du. Baina beste batzuetan, pozoia duten hitzak bidaltzen dizkit postaz bihotzera.

    Ganorazkoa al da laguna? Beharbada, ez da alkoholikoa, noizbehinka parrandan ibiltzen da (gure adinekoengan arrunta). Ikasketak nola daramatza? Hala moduz, baina unibertsitatean dabil karrera aurrera atera nahian. Ez du etorkizun txarra. Kultura maila? Egokia. Beharbada gehiegi daki.


    Tresna-barrara saltatu