• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for martxoa, 2010

    Hodei artetik eguzkia


    2010 - 03.27

    Poza eragiten du iluntasunetik argitasunera goazela ikusteak. Atsegina da oso eguzkiaren izpien berotasuna masailetan sentitzea.

    Zure begiak bi zeru direlako.
    Zu zeu nire eguzki zarelako.
    Eskerrik asko

    Arreba nagusia


    2010 - 03.06

    Beti izan naiz etxeko txikia. Babesa behar duen mutikoa. Txikitan, behin, aldapan gora korrika nindoala, erori eta arreba nagusiak eskua eman, altxatu, belaunak igurtzi, musu eman eta “ez da ezer” esan zidan. Negarrik ez egiten lagundu zidan horrek.



    Orduztik pasa dira berrogei urte inguru, hala ere, bizitzako une aldapatsu hontan, arreba nagusiaren musu baten osteko ” ez da ezer, bizitzak aurrera darrai” baten zain nago. Malkoek ez baitidate argi ikusten uzten.

    anai arrebak


    Tresna-barrara saltatu