• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for iraila, 2010

    Zitalduta


    2010 - 09.11

    Batzuetan zitalduta egoten gara egunak hala eskatzen digulako-edo. Munduarekin hasarre gaude, gure buruarekin ere bai. Ez da izaten inguruko inoren errua, jaiotzez egun batzuk horrela igarotzera programatuta bageunde bezala izaten baita. Baina, hala ere, gehien maite dugunei egiten diegu zaunka egun horietan. Amorrua beraiengan hustuz, zer nolako mina egin diezaiekegun kontuan izan gabe. Zer nolako ondorioak ekar ditzekeen pentsatu gabe… Horren ostean damua dator. Noski, ekintza gauzatu eta gero. Braust, pentsatu gabe gauzak esan eta gero. Barkamena eskatzea da ondorengoa. Batzuetan lortzen da, beste batzuetan ez. Lortzen denean pisu bat kentzen da gainetik. Hala ere, ez da guztiz joaten. Izan ere, maite duzun pertsona bati min egitea ez da berehala ahazten, ezta barkamena lortu ondoren ere.


    haserre

    Zital-egunak ez dira samurrak izaten, ez zitalduta dagoenarentzat ez zitalkeriak jasaten dituenarentzat. Horregatik guztiagatik, 100 kilogramotik 75 kentzearren-edo, barkatu.


    Tresna-barrara saltatu