• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for azaroa, 2010

    Liburutegian ere festa giroa…


    2010 - 11.12

    Garai batean eta orain gauzan antzera samar… Liburutegian askotan barnean daramagun parrandarako arra agertzen zaigu eta… Liburu artean, Ramon Artolaren bertsoen artean, hau aurki dezakegu. Gaur egun ere bada horrelakorik, lagunartean batik bat.

    1
    Bedeinkatua izan dedilla
    sagardoaren graziya,
    bai eta ere kupira gabe
    eraten duben guziya;
    erari onek gizon askori
    ematen dio biziya,
    au eran gabe egotia da
    neretzat penitentziya.
    2
    Lenengo sartu tabernan eta
    ateratzen naiz azkena,
    egun guzian zurrutian da
    etzait betetzen barrena;
    au da erari maitagarri bat
    arras piztutzen naubena,
    Joxepa Karmen biotzekoa
    bete amabigarrena.
    3
    Gosea ez det aundiya baƱon
    egarriya bai ugari,
    nere barrenak naitasunikan
    ez diyo berriz urari:
    sortzen ditudan koarto pitxarrak
    ematen dizkat tripari,
    nere denboran biziya kentzen
    diot zenbait sagardoari.
    4
    Gaitzik ez duben erari oni
    gogoz oi diot nik ekin,
    satisfazioz ez naiz arkitzen
    pitxar bat eta birekin;
    iru edo lau izaten ditut
    arratserako nerekin,
    tristura eta penak sendatzen
    ditut sagardoarekin.
    5
    Astelena det jai bat artuba
    pekatu mortalekotzat,
    asteartean bearrerako
    gogorik egiten etzat;
    asteazkena, ai nere pena,
    oso pereza sartzen zat,
    modu onetan aste guziya
    alperkerian joaten zat.
    6
    Bart arratsean egin det amets
    len egin izan dedana,
    tabernatikan irten naizela
    txispatu edo edana;
    pausorik txuxen egin ezinda
    esaten nuben: au lana,
    golpatu gabe ez nindeke juan
    gaur ni andriarengana.
    7
    Kupelan daguan sagardoak dit
    ematen tentazioa,
    prezisamente eran bearra
    daukat persekuzioa;
    milla deabruz josirikako
    orain duben prezioa,
    zaleak asko geran medioz
    dauka estimazioa.
    8
    Eranago ta berriz naiago
    beti nago egarriyak,
    begi bitarte txarrikan ez dit
    egiten tabernariyak;
    emeretzi len, au ogeigarren,
    amar atzo zor utziyak,
    markak kupelan egin, jaiean
    pagatutzeko guziyak.

    Kaixo berriz!


    2010 - 11.12

    MSNko space famatua ezabatuko dela-eta WordPress delakora igarotzeko aukera ikusi eta horixe egin dut. Aspaldiko (erlatiboa da hitz hau) idatziak ez nituen ezabatu nahi, eta gordetzeaz gain, Interneteko txokoren batean egotea nahi nuenez, hementxe jartzen ditut berriz, besteon begi bistan.

    Bai, beste gunetxo bat ere badut, baina idatzi hauek esan daiteke blogak.com-en ditudanak idatzi aurretik idatzitakoak direla, aurreko garai batekoak.

    Beno ba, horixe, kaixo berriz eta laster arte.

    STIK STAK


    Tresna-barrara saltatu