• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Archive for apirila, 2011

    irribarre


    2011 - 04.30

    Gutxien espero dugunean bizitzak aukera berriak ematen dizkigulako, aukera berri horiek poza dakarkigutelako, poz horrek ondo sentiarazten gaituelako, gure pozak besteak kutsatzen dituelako, besteen pozak gu kutsatzen gaituelako, eta horrek ikuspuntua aldatzen duelako, ikuspuntu aldaketak argitasuna dakarrelako…

    Horregatik eta gehiagogatik merezi du bizitzari irribarre egitea.

    (2010/05/23)

    Aulki-jokoa


    2011 - 04.29

    (…)

    Teresak ez dio erantzun, baina orain badaki Heriok aulki-jokoan jolastu nahi duela beraiekin, eta Ixabelek lagunduko diola jolasa txukun-txukun prestatzen. Musika pizten eta itzaltzen lagunduko dio, irratiari bolumena igotzen eta jaisten, Iruñeko manifestazioak ekartzen eta eramaten. Ixabelek garraiatuko ditu aulkiak arrastaka alboko mahaira, beren mahaian norbaitek jolasa uzten duen bakoitzean. Gazteagoei ere parte hartzen utzi behar zaie. (Alberdi, U., 2009, Aulki-jokoa, Elkar, 51. or.)

    (…)

    Ez du samurra izan behar, galdu egingo duzula aldez aurretik jakinda, joko batean hasteak. Are gutxiago jokoan dagoena norberaren lepoa bada. (Alberdi, U., 2009, Aulki-jokoa, Elkar, 91. or.)

    aulki jokoa


    blogariak.net ezagutzen


    2011 - 04.28

    Kopia-pega sistemaren bidez, blogak.com-etik blogariak.net-era.  Pazientzia eta denborarekin…

    Mmm, pentsatzen jarrita, beharbada artxibo batzuk aurretik MySpace-tik inportatu nituen eta horregatik ote dira arazoak?


    teknologia hauek…


    2011 - 04.17

    blogak.com-etik blogariak.net-era pasatu nahian…

    baina artxibo konpatiblea behar… enfin…

    Baten batek laguntzerik bai???

    http://www.blogak.com/stikstak


    Blog honetan


    2011 - 04.16

    Blog honetan garbiketa egiten… ezertarako balio ez duten sarrerak daude… gazte denborakoak, badakizue, jejeje.

    Nahiko nuke blogak.com atarian ditudan idatziak hona pasatzea, baina denbora behar du horrek…

    Badirudi, lehen nuen iritzia aldatzen ari zaidala… blogariak.net-ek aukera gehiago ematen dizkit eta.

    St2


    Tresna-barrara saltatu