• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Teknologiak

    2011 - 05.28

    Oso erabilgarri eta beharrezko bihurtu diren honetan, ez gara ezer mugikorra izorratzen bazaigu, ezta posta elektronikoa blokeatu badigute ere.

    Pentsamolde bat hedatu dela agerikoa da, uste dugu, denok dugula mugikorra, eta baita helbide elektronikoa ere. Zer gertatzen da ez duten horiekin? Non geratu dira eskutitz bidezko komunikazioa eta kabinetako deiak?

    Zer egin kalean gaueko 1oetan bateria gabe geldituz gero? Bakarrik zaude, herriko kale apartatu batean eta etxea periferian baduzu? Nola deitu? Norengana jo? Nire aukera kabina batetik deitzea izango litzateke. Ja! Txanponik ez dute onartzen denek! Izorrai! Txartelak bakarrik, eta zuk txartelik ez… Hala! Etxera oinez, oinak erreta dituzula eta zu zeu ere erre egiten zara… enfin… Zertarako hainbeste teknologia eta aurrerakuntza, azkenean aldapa gora oinez igo behar baldin baduzu?

    telefono kabina

    One Response to “Teknologiak”

    1. Bego(e)k dio:

      Arreta bai, baina alarma ez

      Zergatik esan zuen atzo OMS-ek minbiziari buruzko berri hori?
      Zer bilatzen du?
      OMS-ek telefono mugikorraren erabilerak eta garuneko minbiziak izan dezaketen loturaz ohartarazi zuen.
      Lotura posiblea aipatzen du.
      Baina emaitzak ez dira agertzen ikerketa batean.
      Zergatik?

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu