• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Etorri ahala

    2012 - 07.09

    Gaur teklatu aurrean jarri eta datorkidana idazten hastea erabaki dut. Zentzugabe, baina zentzuz era berean.

    Leihotik begiratu. Musika. Bizitzan atzera begiratu. Kaixo eta agur. Agur eta kaixo. Ate bat itxi, beste bat ireki. Bidelagunak. Helmuga. Bidaideak helmugarako herraminta. Bidea eta helmuga. Egoera txarrak eta onak. Igarotakoan, ekaitzaren osteko barea. Hobea datorrela ez ahaztu.

    Ahaztu egiten zaigu gertatutakoarekin indartzen garela, esperientzia lortzen dugula, ikasten dugula, geure burua gehiago ezagutzen dugula, gure barreneko indarrak atera eta ura leporaino dugunean ere indartsu ateratzen dugula lepoa uretatik.

    Indarra. Bizitzaren indarra. Naturaren indarra. Musika. Bizitzaren eta naturaren musika. Txoriak, haizea, errekako ura. Ingurukoak indartzen gaitu. Bai, ahuldu ere bai, baina ahultzen gaituen horri aurre egiteko gai izan behar dugu. Gai gara. Indarra badugu. Gogoa eta prestutasuna dira gakoa.

    pad camino

    Tags: , , , , , , , , ,

    One Response to “Etorri ahala”

    1. Mendizale(e)k dio:

      Zure hitz batzuk etorri zaizkit burura…

      Edozein gauza behar direnean egin ordez, behar ez direnean egin ohi dira…
      behar ez direnean eta behar ez diren orduetan…

      beharbada, gure gorputzak edo gogoak orduan sentitzen duelako behar hori…

      Zu ezagutzeko beharra sentitzera ailegatu naiz ni… mendizale1987@hotmail.com

      Idatzi idazu mesedez.

    Your Reply


    Tresna-barrara saltatu