Ahanzturaz

Batzuek diote ez dela ahaztu behar. Beste batzuek, baietz.

Barkatzearen aldekoak badira, baina baita kontrakoak ere.

Barkatzearen eta ahaztearen kontra dagoenik ere bada.

Denak du ifrentzua.

Gogoaren pisua arintzea hain da zaila non burumakur gabiltzan.

Halere, gure buruarekin bakea lortu nahi baldin badugu,

ez al genuke gertatutakoa arrangurarik gabe onartu,

gertatutakoaz ikasi, hazi

eta bestea eta gure burua barkatu behar?

Teorian bizi nahiko nuke,

han gauzak errazagoak baitira.

Não deixe falsos mestres fazendo cordão de isolamento ao ...

 

conte thérapeutique

Posted in Sailkatu gabea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude