Orain dela 7 urte

Psikologoari…

Horixe nioen 2013an. 2016an beste bidaia bat abiatu nuen eta zu hor zinen, fisikoki ondoan izan ez arren, behar nuenerako hor zinen. Eskerrak eman nahi dizkizut urrun baina gertu zeundelako eta zaudelako. Eskerrak eman nahi dizkizut elkartzeko zailtasunak izan arren, pentsamenduz, mezuz edo deiz hor zinelako, nola edo hala energia ematen zenidalako eta batzuetan ametsetan ere agertzen zatzaizkidalako!

Bestalde, asteak, hilak edo urteak pasa arren, elkartzen ginenean eta garenean, beti bezain besozabal hartzen ninduzulako eta nauzulako, irribarre eder horrekin eta barre eragiteko prest.

Maite zaitut, lagun.

Bihotzean izango zaitut beti.

Citations sur le thème de l'amitié

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude