• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Posts Tagged ‘Aisialdirako’

    egun tristeak…


    2007 - 08.19

    ………. Barearen ostean omen dator ekaitza ………..

    Egun eguzkitsuen ondoren, egun euritsuak…

    Ostegunera artean, gaurkoa ei da hoberena…

    Etxean sartuta pelikula-maratoia egiteko egun aproposak…

    Oporretan eta udazken-negu giroa…

    Tristura egunak izaten dira askotan honelakoak niretzat…

    Poztasuna kentzen duten horietakoak…

    Inora joateko gogorik gabe uzten nautenak…

    Etxean sartu eta hurrengo egunera arte lehiotik begiratu gabe egoteko modukoak…

    Edo galdutako loa berreskuratzeko modukoak…

    Gure Bilintx…


    2007 - 08.14

    “Loreak udan ihintza bezela,

    maite det dama gazte bat,

    hari hainbeste nahi diotanik

    ez da munduan beste bat;

    inoiz edo behin pasatzen badet

    ikusi gabe aste bat,

    bihotz guztira banatutzen zait

    halako gauza triste bat.

    Neskatxa gazte paregabea,

    apirilleko arrosa,

    izarra bezain airosa;

    oraintxe baiño gustu gehiago

    nik ezin nezake goza:

    zorionean ikusten zaitut,

    nire bihotzak hau poza!”

    INDALEZIO BIZKARRONDO, “BILINTX”

    loreen artean loreena zein?


    2007 - 07.30

    “Loreen artean zein aukeratuko zenuke?”

    Nik dudarik gabe “Bitxilorea” erantzungo nizuke.

    “Zergatik?” galdetuko zenidake ondoren.

    Eta nik hau erantzungo nizuke: “Loreen artean erregina ei dugu arrosa. Ederrena omen. Hala ere, niri lore harroa iruditu izan zait beti. Lepatentea. Ez dakit zergatik. Lore ponpoxoa. Eskuetan hartu eta apurtzeko beldurra sentitzen dut. Lore hauskorra nahiz eta defentsa gisa arantzak izan. Bere handitasunean apurtzeko errazegia. Zimeltzeko errazegia.

    Bitxilorea aldiz, hain ederra izan ez arren, bizia, kementsua, alaia, mendizalea, arantzarik gabea, librea… Ez dakit. Azken finean, nik izan nahiko nukeen guztia…”

    mina…


    2007 - 07.24

    Erdi lo, gorputzaldi eskasa, hagineko mina, zerbaiten falta…

    Kontsolamendu bila joan eta erantzun piperra jaso…

    Amorrua.

    Ezin ikusia.

    Ia gorrotoa.

    Negar gura.

    Negarra.

    Sufrimendua.

    Besteen umore egoerek, sarri, min egiten dute baita norberarenek ere…

    Ezer egiteko gogorik ez, eta aldi berean, zurekin etxetik urruti joateko gogoa…

    Deskonektatzeko gogoa.

    Errutinatik irteteko gogoa!

    ……………………………………

    Azkenerako buruko mina ere bai…

    gauaren magia


    2007 - 07.21
    ************************************************************************************************************
    GAUAREN MAGIA

    Goizaldeko hirurak edo izango ziren. Ez dut ondo gogoratzen. Hala ere, momentu hura ez dut uste sekula ahaztuko dugunik, nik behintzat ez…

    Zerua ilun. Iluntasun haren aurrean, nolabaiteko segurtasuna ematen ziguten izarrek, urrutiko farolek eta aurrean genuen gaztelu magikoaren argiek. Momentu batez ilargiaren bila aritu nintzen, haren argitasun faltsuaren bila, baina ez nuen aurkitu, izan ere, ez nuen horretarako denbora asko erabili, ez nuen denbora horretan galdu nahi… Nahikoa lan nuen zuri begiratzearekin eta zurekin egotearekin. Hori nahiago nuen…

    Leku ezezagun batean geunden. Heldu berriak ginen han…

    Beharbada, ezingo dugu momentu hura berriro bizi, baina oso polita izan zen eta betirako gordeko dugu gure bihotzetan.

    Zu, ni, izarrak, belartza, oreinak, naturaren isiltasuna…

    BLOGA:

    http://www.blogak.com/stikstak

    egun lainotsua…


    2007 - 07.12

    Egun lainotsua, denbora gutxiren buruan euria egiteko itxura zuen. Trenaren zain. Zure zain. Egun aproposa kostaldera joateko. Traba gutxi izango genuela-eta itsasoa ikustera joatea bururatu zitzaigun. Pertsona aldrebesak esango du baten batek, bai, halakoak gara, desberdinak, baina era berean berdinak…

    Trenaren zain nengoela urduritzen hasi nintzen… Bostak eta hogeita hiruko trenean egin behar genuen topo, lehenengo bagoian. Telefono mugikorrera deitu eta ”estaldurarik gabe” zegoela zioen telefonoko ahots artifizial hark…” Beharbada tunelen batean egongo da” esan nion neure buruari.

    Handik pixka batera, berriz deitu nizun, baina berriz ere ahots hotz hura entzun nuen zurearen ordez. Gehiago urduritu nintzen. Laster izango ziren bost eta erdiak, ni gero eta urduriago, zer gertatu ote zen trenak hainbesteko atzerapena izateko?

    Ez zela ezer izango esaten nion neure buruari eta nire arduraz ahazteko edo jarrita nengoen lekutik ikusten ziren zazpi eta hamar pisutako etxeei begiratzen hasi nintzen. Etxeen beheko partean, pasealekua eta bertan pauso azkarrez zebilen neska bat; eta gizon bi, bata gaztea eta korrika eta bestea nagusia eta ahal zuen pausoan. Ni egonean nengoen bitartean, haiei begiratzen nien… Haiei eta baita nire jarlekuaren aurretik pasatzen ziren andre nagusi bati, gizon nagusi bati eta umea kotxean zeraman emakume gazteari… Nik egonean pasatzen nuen denbora, beharbada, sei pertsona haiek bezala egin izan banu… Bueltaka ibili banintz, ez niokeen  buruari hainbeste buelta eman izango… Gainera, osasunarentzat askoz hobea izan izango zen…

    Azkenean, bozgorailuetatik eman zuten abisua. Trena hamabost minutuko atzerapenarekin helduko zela esan zuen ahots lehor hark… Pixka bat lasaitu nintzen… Trena heldu zenean, askoz gehiago eta zurekin lehenengo bagoian elkartu eta ondo zeundela ikusi nuenean, zer esanik ez!!!

    ………………………………………………………………………….

    Horrelakoetan askotan pentsatzen da txarrena, eta gehienetan, ez da ezer izaten. Baina, ez beti. Noizbehinka izaten dira zorte txarreko egunak, nahi baino gehiagotan zoritxarrez…

    http://www.blogak.com/stikstak/egun-lainotsua

    el ignorante…


    2007 - 06.21

    “El ignorante, si calla,

    será tenido por erudito,

    y pasará por sabio

    si no abre los labios”.

    SALOMON

    …larrosa…


    2007 - 05.26
    Bizitza larrosa baten antzekoa da.
    Loratu, zabaldu eta zimeldu.
    Guztion antzera…
    Gu loratuta eta zabalduta gaude, zimeltzea falta zaigu…

    den bezalakoa ezin izan…


    2007 - 05.21
    Ikastetxean, lagunekin jolastu nahi eta onartu ez; etxean, gauzak beti gaizki egiten dituela entzun behar; kalean zehar, begiradak; telebistan, aldizkarietan, edonon, edertasuna, perfekzioa, neska argalak ikusi, entzun behar…

    Egun tristea.


    2007 - 04.05
    Egun hotza, tristea, iluna, zaila. Banindoan, zu utzi eta banindoan. Nora? Urrutira. Ez genuela berriz elkar ikusiko sentitu nuen. Negar malkoak. Besarkadak. Azkeneko muxuak. Banindoan, atzera so egin eta zure irudia. Banindoan, malkoen epeltasuna masailetan nabarituz eta bihotzean samina sentituz. Banindoan…

    Tresna-barrara saltatu