• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Posts Tagged ‘bikote’

    2012-01-18, balizko ezkontzarako hitzalditxoa


    2012 - 01.18

    Kaixo guztioi,

    Gaurkoa egun berezia dugu oso; Aintzane eta Julen ezkontzen zaizkigu. Zorionak bioi! Urteak dira jada elkar ezagutzen dugula, eta mila abentura eta komeria bizi izan ditugu elkarrekin. Zenbat oroitzapen! Txiki-txikiak ginenetik elkarrekin, zenbat negar eta zenbat barre elkarrekin! Baina gaur emozioaren emozioaz negar egitea tokatzen zaigu. Egun garrantzitsua eta polita da zuentzat, eta baita ingurukoontzat ere. Ospatu besterik ezin dugu egin. Ospatu, zorionak hitza behin eta berriz esanez. Horixe opa dizuet: zori ona. Zorte ona. Elkarrekin zoriontsu izan zaitezteĀ¬la; orain artean beste, edo gehiego, ahal baldin bada. Eta elkar maite dezazuela, indar eta gogo biziz, onean eta txarrean, barreetan eta negarretan.
    Zori ona opa dizuet, bai; baina eskerrik asko ere esan nahi dizuet, eta bide batez, gure adiskidetasunaren laburpentxoa egin. Izan ere, zenbat urte genituen elkarrekin jolasean hasi ginenean? Sei inguru, oker ez banago. Zenbat momentu on zuekin eta zuei esker! Elkarrekin jolastu, haserretu, eta hazi gara; elkarri lagundu diogu, eta elkar maitatu gara. Jakingo bazenute zenbat lagundu didazuen momentu txarretan! Askotan, momentu gogorrak bizi ditugunean, gure burbuilan sartzen gara, eta munduko izakirik zorigaiztokoenak sentitzen gara; eta, azkenerako, zorigaiztoko bihurtzen gara. Baina inguruan ditugun erletxoei esker aurrera egiteko indarra lortzen dugu.
    Zenbat laguntzen duten ingurukoek! Lagunek batez ere. Esaten da lagunak direla guk hautatutako familia. Gure kasuan, halaxe dela ziurta dezaket. Lagunak gara, baina neba-arreben arteko harremana egon dela esan daiteke. Neba-arreba baino gehiago izan gara, eta horrela segitzea espero dut. Zuek izan zarete nire erletxo eta familia. Mila esker ditut zuei emateko, mila arrazoirengatik. Mila? Mila gutxi dira. Eskerrik asko, beraz.
    Puntu honetara heldurik, ez dakit nola bukatu; hortaz, aurrekoa laburbilduz, hauxe esaten dizuet: eskerrik asko, zorionak, eta nire maitasun eta desiorik onenak zuen bizimodu berrirako. Izan zoriontsu, bikote!


    Tresna-barrara saltatu