• Yop Poll Archive
  • Archives
  • Categories
  • Posts Tagged ‘jendea’

    Bidea.


    2009 - 03.16

    Urteak joan ahala, jendea ezagutzen dugu, jende berria. Batzuk aurrera doaz zurekin, beste batzuk atzean geratzen dira. Urteetan zehar bidean zehar lagundu gaituzten pertsonek bide desberdinak hartzen dituzte eta banatzea gogorra izaten da, ez da erraza lotura horiek alde batera utzi eta bidean aurrera bakarrik antzera egitea. Gogorra benetan. Baina bizitzaren parte da, egin beharreko zerbait. Gu geu indartzeko. Gauzak ikusteko, ikasteko. Gu izateko…

    Bidean hainbat oztopo aurkituko ditugu, baina betiko jendeari eta berriei esker, gainetik salto egin edo bidezidorretatik jarraituko dugu aurrera. Jakintsu eta indartsu bilakatzeko eta irribarrea ahotik ez galtzeko.

    bidea

    Eskerrik asko nire bidean gurutzatu zareten guztioi.

    Harria.


    2008 - 07.27

    Bada harria bezala gogorra den jendea, baina ez da apurtu ezindakoa pertsona hori; harria ez den bezalaxe…

    Harria gogorra da bai, baina urak poliki-poliki higatu egiten du, pertsona gauza txarrek higatzen duten bezalaxe…

    Eta barautsak adibidez, harria apur dezake; pertsona ezpata batek edo atzetik sartutako sastakai batek apur dezakeen bezalaxe…

    Trena.


    2008 - 07.14

    Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.

    Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere eta nahi gabe, bestearen bizitzaren partaide bihurtzen dira. Agian ez dira oroituko trenean zihozenen aurpegiez, baina momentu hura izan zen, egon zen, existitu zen. Baina beharbada baten batek momentu hartatik ondorioren bat aterako zuen edo beharbada ez.

    Baina momentu guztiak bezala hura ere izan zen…


    Tresna-barrara saltatu